14/03/2017

"INFOTUC" AUTOBUSA IKASLEAREN ARETOAN (BALUARTE)

Heldu den martxoaren 16an eta 17an ikaslearen eta enpleguaren nazioarteko aretoa ospatuko denez, informazioa eskainiko duen billabesa bat egonen da Baluarteko plazan; horretan, informazio eta komunikazioaren arloetan Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzura jarri diren punta-puntako aurrerapen teknologikoen berri emanen zaie bisitariei.

Ezagutu informazio eta komunikazioaren arloetan Eskualdeko Hiri Garraioaren zerbitzura jarri diren tresna teknologiko guztiak


Horretan adituak diren langileen laguntzaz eta zenbait aplikazioren bidez, ikasleek bidaiak planifikatzen ikasiko dute, baita autobusa iritsi arteko denborak ezagutzen ere; halaber, zerbitzuaren gorabeheren gaineko informazioa eskuratuko dute. Gainera, bertaratutako guztiek iPad mini baten zozketan hartuko dute parte.